XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Komunitatetik kanpo bizi direnei ziurtatzen ez zaizkien ondasun sozial, material eta izpiritual zenbaiten eskubidea (segurtasuna, lana, errekonozimendua).
Tesi komunitaristen aldeko arrazoi batzuk, nola ez, onargarriak dira. Alabaina, komunitarismoaren muinetan barneratzen hasten garen neurrian, kontradikzioak, paradoxak eta arazoak ere azaltzen dira. Abertzaletasunaren arazoa ikuspegi
Komunitatearen bidez berreskuratu nahi den identitatea, identitate kolektiboa izaki, politikoa ere bada, eta ezin da helburu politikorik lortu agintekeriara aise lerratu ohi den botere grinarik gabe. Askatasun indibidualaren manipulazio arriskua nabaria da nazionalismoetan.
Moral modernoarentzat, gizakiak oro, inolako bereizkuntzarik gabe, eskubide eta betebehar berberen subjektu dira. Komunitate nazionalistak, ordea, ezberdintasunak azpimarratzen ahalegintzen dira: hizkuntza eta bestelako berezitasunak, guztien ondare barik, identitate singular baten ezaugarri ukiezinak bihurtu ohi dituzte.
Abertzale izatea eta nazionalista izatea ez dira gauza bera. George Orwellek argi utzi zuenez, abertzaletasuna ez da nazionalismoarekin nahastu behar. Bi hitzak ezberdinak izan arren, gehienetan desegokiro nahastu eta sinonimotzat erabili ohi dira gure artean. Batetik besterako jauzia zein erraz egin ohi den adieraziko luke horrek.
Dena dela, Orwellek ohartarazi zuenez: